Translate

2017(e)ko azaroaren 15(a), asteazkena

                      Siriako errefuxiatuen aldeko
                    Karabana Solidarioa.

Frantziako Calais/Belgrado... inguruko kanpamenduetan dauden errefuxiatuentzat bilketa egiten gabiltza ikastolan. Hilabete amaieran, karabana solidario bat irtengo da Iruñetik, jasotako materialak eramateko.


Kanpainan eskatu ditugun  materialen artean, honakoen bilketa egingo dugu ikastolan:

· Elikagai ez iragankorrak: pasta, arroza, lekaleak, gatza, azukrea, irina, olioa, kontserbak…
· Lehen sorospenerako materiala: tiritak, gazak, bendak, ur oxigenatua, alkohola, makuluak…
· Garbitasun pertsonalerako materiala: komuneko papera, xaboi-pastillak, hortzetako eskuilak eta pasta, orraziak, bizarra kentzeko xaflak eta aparra, toallak, pixoihalak
· Material ludiko-didaktikoa: jostailuak, panpinak, margotzeko koadernoak, arkatzak, borragomak, margoak, bolalumak, zorrozkailuak..



Bilketa azaroaren 24ra arte egingo dugu. 
Jaoketa guneak 3 izango dira:
Haur Hezkuntzan,  Lehenengo solairuan, material gelaren ondoko txokoan, eta bigarren solairuan, estudioan, tarima ondoan.

Aldez aurretik, eskerrik asko guztioi.







Animatu! Oraindik garaiz zabiltza!!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina