Translate

2015(e)ko abenduaren 21(a), astelehena

BERGARAKO ELIKAGAI BANKUA

Aurreko asteetan Bergarako Elikagai Bankurako elikagai bilketan aritu gara, eta gaur amaiera eman diogu 154 kg bertaratzen. Den-dena zuen laguntza eta parte hartzeari esker!. Beraz, mila milio esker zuen kolaborazioagatik!

2015(e)ko azaroaren 20(a), ostirala

Maria Haurraren eguna Haur Hezkuntzan 2015

Maria Haurraren Eguna.  2015 gure ikastolan.

ZUGATIK ETA ZUREKIN 

Haur Hezkuntzako ikasleak gustora aritu dira gaurkoan Maria Haurraren eguna ospatzen.

Goizeko 10etan sartu ondoren, Maria haurraren bizitza ezagutzeko aukera izan dute eta arratsaldean aldiz Praktiketako ikasleen eskutik Otsoa eta Txanogorritxoren txontxongilo saioa.







Arratsaldean, Otsoa eta Txanogorritxoren txontxongilo saioa ikusi dugu.
Otsoaren ikuspuntutik landutako antzerki saioa.
Primeran pasatu dugu.












Eskerrik asko laukote.: Oihane, Idoia, Mikel eta Amaia.


2015(e)ko uztailaren 12(a), igandea

ELIKAGAI BANKUA

Ikasturte honetako azkenengo ekintza Elikagai bankura batutako elikagai guztiak eramatea izan da. Zuen laguntzari esker aurten ere kilogramo asko batu ditugu beharra duten pertsonei laguntza emateko. 
Mila esker zuen borondate onagatik!


2015(e)ko maiatzaren 15(a), ostirala

Ikastolako maketa

Santa Juana eguna ospatu dugu ikastolan eta Juan Kruz apaiza, gure artelana ikustera hurbildu da.




Haur Hezkuntzako ikasleak Ikastolako maketa osatzen

Aste kulturalaren barruan, Gure Ikastolako Maketa erraldoia osatu dugu Haur Hezkuntzako ume guztien artean.

NIREA ,  ZUREA ,  GUZTIONA  lelopean
 3, 4 eta 5 urteko ikasleek lan itzela egin dute Maketa osatzen.


Hona hemen making off-aren zatitxo bat...











2015(e)ko otsailaren 2(a), astelehena

Bakearen Eguna. Mundu justuagoa margotu dezagun!



Ikastolako Haur Hezkuntzako ikasleak bakearen eguneko usoaren muralaren aurrean.
"uso maitia, zabaldu zure hegoak eta emaidazu bakea".


2015(e)ko urtarrilaren 31(a), larunbata

PAKEAREN EGUNA

Pakearen eguna ospatzen egon gara eta hauxe da egin diren ekintzen artean egindako bat. 
A ze pena prest geneuzkan beste batzuk ezin egin izana eguraldia zela eta baina beste egun batean burutuko ditugu ekintza polit horiek!. Azken finean, pakea ospatzeko 365 egun ditugu (366 urte bisistutan)!.


2015(e)ko urtarrilaren 2(a), ostirala

URTE BERRI ON!

URTE BERRI ON!
Urte berria poztasun eta esperantza handiz jasotzen dugun bezala, ezin ditugu ahaztu aurrekoan egindako hainbeste gauza ahaztu!